Osasunaren bidaia

0-15 urteko haur afrikarren gaixotasun larriak sendatu eta bergizarteratzea helburu duen programa.

Lankidetza

Haurren eskubideen enbaxadore lanetan aritzen gara, hauen ahotsa entzun behar den foroetan parte hartuz.

Berriak

Ezagutu itzazu aurrera eramaten ditugun proiektuak eta gure taldeko azken berriak.

Home

Gizakien Lurra irabazi-asmorik gabeko fundazio bat da, eta berezko nortasuna du. Terre des hommes nazioarteko mugimenduaren parte da (mugimendu hori, 1960. urtean sortu zen, Lausanan).

Gizakien Lurra 1994. urtean sortu zen, estatu osoan jarduteko asmoz eta 1997. urtean Gizakien lurra sortu zen, hortik aurrera Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan presentzia izango zuena.

Fundazio-gutunean eta Nazio Batuek 1989. urtean eginiko Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean jasotako printzipioei jarraiki, Gizakien Lurra-Espainia fundazioaren helburua da ekintzen bidez haurren garapena bultzatzea, bai eta haien eskubideak babestea ere, politika-, arraza-, erlijio- eta sexu-bazterkeriarik gabe.

Denborak aurrera egin ahala, Gizakien Lurra hiru eremutan espezializatu zen: haurren osasuna, gizarte-arloa eta eskubideak.

Gizakien Lurrak bi asmo izan ditu betidanik: batetik, mundu osoko haurrei laguntzeko proiektuak egitea (proiektu horiek fundazioak berak kudeatzen ditu, edo/eta tokian tokiko erakundeekiko lankidetzaren bidez); eta bestetik, haurren eskubideen ordezkari izatea mundu osoan, kanpainak eginez haurren oinarrizko eskubideak sustatzeko eta eskubide horien urraketak salatzeko.

NOLA FINANTZATZEN DA?

Hauek dira Gizakien Lurraren finantziazio-iturriak:

  • Erakundeak
  • Enpresa eta bazkide laguntzaileak
  • Gizakien Lurraren ekimenak
  • Unean uneko kanpainak.

GARAPENERAKO HEZKUNTZA

Munduan gauzak nola dauden ikusita, oso garrantzitsua iruditzen zaigu giza eskubideekiko errespetua eta, batez ere, haurren eskubideekiko errespetua zabaltzea, gizarteari informazioa emanez eta sentsibilizatuz, eta haurrak zein gazteak heziz.

Garapenerako hezkuntzak irakasten digu gure gizarteak mundu osoa eta gizateria osoa hartzen dituela bere baitan, bai eta elkartasunerako konpromisoa izango duen gizarte zibil berri bat eraikitzeko ardura dugula eta parte-hartzaile aktiboak izan behar dugula ere.

Azken bideoak

Zuk ere lagundu ahal duzu! Boluntario edo kide solidario egin zaitez