Garapenerako Heziketa

Munduan gauzak nola dauden ikusita, oso garrantzitsua iruditzen zaigu giza eskubideekiko errespetua eta, batez ere, haurren eskubideekiko errespetua zabaltzea, gizarteari informazioa emanez eta sentsibilizatuz, eta haurrak zein gazteak heziz.

Garapenerako hezkuntzak irakasten digu gure gizarteak mundu osoa eta gizateria osoa hartzen dituela bere baitan, bai eta elkartasunerako konpromisoa izango duen gizarte zibil berri bat eraikitzeko ardura dugula eta parte-hartzaile aktiboak izan behar dugula ere.