Helburuak

Fundazio-gutunean eta Nazio Batuek 1989. urtean eginiko Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean jasotako printzipioei jarraiki, Gizakien Lurra-Espainia fundazioaren helburua da ekintzen bidez haurren garapena bultzatzea, bai eta haien eskubideak babestea ere, politika-, arraza-, erlijio- eta sexu-bazterkeriarik gabe.

Denborak aurrera egin ahala, Gizakien Lurra hiru eremutan espezializatu zen: haurren osasuna, gizarte-arloa eta eskubideak.

Gizakien Lurrak bi asmo izan ditu betidanik: batetik, mundu osoko haurrei laguntzeko proiektuak egitea (proiektu horiek fundazioak berak kudeatzen ditu, edo/eta tokian tokiko erakundeekiko lankidetzaren bidez); eta bestetik, haurren eskubideen ordezkari izatea mundu osoan, kanpainak eginez haurren oinarrizko eskubideak sustatzeko eta eskubide horien urraketak salatzeko.

Osasunaren arloan Osasun Arreta Bereziak-Osasunaren Bidaian lan egiten dugu.