Jolas eta Ekin

Jolas eta Ekin hezkuntza formal eta ez formalera zuzendutako Giza Garapen Jasangarrirako eta Herritartasun Globalerako Hezkuntzako aholkularitza eta baliabideen zentroa da. Haurren Eskubideak oinarri izanda kulturartekotasuna, gatazkak, kontsumo arduratsua, globalizazioa, elikadura subiranotasuna… lantzen ditugu.

Gure helburua Solidaritatea eta Parte-Hartzea, hezkuntzarako tresnak bezala, ikastetxeetan eta aisialdi eskoletan indartzea eta sustatzea da, metodologia parte-hartzaile, ikasketa-zerbitzu plan eta lan kooperatiboan oinarrituta.

Jolas eta Ekin Eusko Jaurlaritzak finantziatzen duen ekimena da eta hiru erakundeek aurrera eramaten dugu: Serso San Viator, Gizakien Lurra eta Intered Fundazioa.

Informazio gehiago: http://www.jolasetaekin.org