Lankidetza

GKE hau sortu zenetik, Gizakien lurra elkarteak bere helburu diren herrietan aritzean oinarrizko helburu zehatza du: ume behartsuenei zuzen bideratutako kooperazio egitasmoak.

Halaber, adingabeen eskubideen enbaxadore gara, bidegabekeriak salatuz eta adingabeen ahotsa kontutan hartu behar den foroetan parte hartuz.

Gizakien lurra mugimenduak garapenerako ehun egitasmotik gora kudeatzen ditu Afrikan, Latinoamerikan, Asian eta Europako ekialdean. Hiru dira gure jardunaren arlo orokorrak:

• Ama eta haurren osasuna: ama-haur bikotearen osasuna suspertzea, eta malnutrizioa prebenitu eta sendatzea.
• Heziketa- eta gizarte-laguntza: birgizarteratzea, kalean bizi diren adingabeei buruzko sentikortasuna sustatu eta bera prebenitzea, trafikoaren biktimak izan diren umeak, abandonatzeak, tratu txarrak, lekualdatzeak, e.a. Ume hauek eskolatzeko eta lanbide-heziketa emateko egitasmoak jorratzen ditugu. Familia-buru diren amei, abandonatuak izan edo tratu txarrak jaso dituzten amei ere laguntzen diegu.
• Adingabeen eskubideak: mundu guztian adingabeen eskubideak sustatzea, gizartea sentikor bihurtzeko eta alerta eta salaketarako kanpainen bidez.

Lankidetza atzerrian

“Esofagoaren estenosi kaustikoaren prebentzio eta tratamendua Gineako Errepublikan”. 132.000€, Vitoria-Gasteizko udalak diruz lagundutakoa 70.000€-kin.
• “Sexu-indarkeria jaso duten neskatilen babesa Puerto Principen, Haiti”. 101.090€, Eusko Jaurlaritzako langileen %0,7 batzordeak diruz lagundutakoa 10.000€-kin.
• “AME-VHV OAB-Osasunaren Bidea” Txagorritxuko ospitaleko %0,7 batzordeak eta Electra-Vitoria kooperatibak diruz lagundutakoa.
• Esplotazioaren biktima diren ume migranteen babeserako proiektua, Bizkaiak Foru Aldundiak diruz lagundutakoa.