Osasunaren bidaia

OSASUNAREN BIDAIA

Osasunaren Bidaia egitasmoaren helburua da gaixotasun larri baina sendagarria duten afrikar umeak, 0-15 urte bitartekoak, sendatu eta birgizarteratzea. Ume hauek giro behartsuetatik datoz, beren familiek ez dute baliabide nahikorik behar duten osasun arreta eman ahal izateko.

Osasun arreta hau honela gauzatzen da:

  • Afrika: bertako osasun erakundeetan egiten diren ebakuntza kirurgikoak, kirurgia eta protesi ortopedikoak, malnutrizio larridun umeak suspertzea, osasun arreta-sare publikoa sendotzea eta egitasmoan sartuta dauden umeak birgizarteratzea.
  • Euskadi: Osasunaren Bidaia egitasmoari esker, Gizakien lurra elkarteak Euskadin hartu eta artatzen ditu Afrikan sendatzerik ez duten umeak, bai baliabide teknikoen gabezia dela eta, bai ezagupen medikuen gabezia dela eta. Ume hauek GKE honek Espainian, Frantzian eta Suitzan dituen beste egoitzetara ere joaten dira.

Egitasmoa Euskadin aurrera ateratzeko oinarrizkoa da boluntarioen lana. Boluntarioek hiru modutan lagun dezakete:

  • Aldi baterako abegi familia gisa. Umea ospitaletik kanpo dagoen bitartean, pertsona edo familia honek zainduko du umea. Beharrezkoa da denbora libre nahikoa izatea (umea maiz 10-12 hilabetez zaindu beharko da) eta umearengandik erraz aldentzeko┬á gaitasuna: umeak behin betiko alta hartu ondoren, bere jatorrizko herrira itzuliko da eta ez du inolako harremanik izango aldi baterako abegi familiarekin.
  • Abegi familia laguntzaile gisa. Pertsona edo familia horrek aldi baterako abegi familiari laguntzen dio, umea astean egun batzuetan zaintzen.
  • Umeei laguntzen ospitalean dauden bitartean. Boluntarioak egunean zehar txandakatzen dira, ospitalean dagoen bitartean pertsona bat egon dadin beti umea zaintzen.